Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

zabaldu txikitu

nerua.com

Guggenheim Bilbao

Menua itxi Menau ireki

Josean Alija

Biografia

Josean Alija

Josean Alijak (Bilbo, 1978) 17 urterekin ekin zion bere ibilbide profesionalari. Sukaldaritzako gaur egungo maisu handien babespean, bere estiloa garatzen jakin du. Estilo purista bat du, non usainak, egiturak eta zaporeak diren osagai nagusi, baina aldi berean abangoardiako estilo bat, Paul Bocusek berak ere inoiz topatu duen «jatetxerik onenetako bat» bezala aipatzen baitu.


Alijak biziki maite ditu erronkak, eta harritu egin nahi du beraren obra dastatzen duena, euskal lurraren eta euskal produktuen esentziarekin. Ardatz horren inguruan eratu du bere sukaldaritza, eta sari ugarirekin aitortu diote egindako lan bikaina. Sukaldari Gazte Onenaren Saria, 2000n; Identitá Golose-k banatzen duen Nazioarteko Chef Onenaren Saria, 2009an, eta Berrikuntza Kontzeptualaren Saria, 2010ean: horra nazioarte mailan erdietsi duen aitorpenaren adibide batzuk.

Honako hauek sortu ditu, besteak beste: ahate foie-gras errea, azenario azukreztatuekin (2002ko Platerik Artistikoena); Kaseina irabiatua, marrubizko eta bioletazko izozkiarekin (2003ko Platerik Ederrena), eta kakao mingotsaren zuku hotza, esne eta anis izozkiarekin (2004ko Postrerik Onena). Horiek ere aitorpen handia jaso dute, eta horrek frogatzen ditu chef gazte honen ibilbidearen bizitasuna eta arrakasta.


Azken urteetan, Alijak bere sukaldeko jarduna eta beste proiektu batzuk uztartu ditu: adibidez, Sormenari buruzko Ikastaroa, zeina Artelekun eman zuen, Juan Luis Moraza-rekin batera (2006), edo Denboraren Lorategi baten sorkuntza, Artur Bossi artistarekin batera (2007). Elikaduraren bidez minbizia saihesteko ikerketetan ere aritu da, Jesús García Foncillas medikuarekin batera (2008); baita ingurugiroaren aldeko ekintzetan ere, hala nola IHOBEk 2009an antolatutako "erosketa berdea" jardunaldian.

2012tik, Neruako chefa illycaffè-rekin aritu da lankidetzan. Elkarren ezagutzak batu dituzte, kafearen ezaugarriak eta gastronomian aplikatzeko moduak nabarmentzeko. Lankidetza horren emaitza Artistas del gusto serie dokumentala izan zen. FOX International Channels taldeak ekoitzi zuen, eta Neruaren sorkuntza-prozesua azaltzen zuen kafe berdearen eta hainbat errezeten bidez. 2015eko Milango azokan, hiru urte hauetako aurrerapen guztiak azalduko dituzte.


2013an, Alijak sukaldaritzako bere unibertso pertsonala Muina liburuan argitaratu zuen. Argitaratze-proiektu honetan, sorkuntza-prozesua gauzen jatorrira, erroetara eginiko bidaia balitz bezala aurkezten da, behin horiek ezagututa, egiazko potentzialtasunen erabateko garapenari ekiteko. Lanak hiru atal ditu: ARIMA, FILOSOFIA ETA SORKARIAK.


2014an, 'Nerua Guggenheim Bilbao, un viaje a la esencia' estreinatu zuten. Lan horrek Bilboko Guggenheim museoko Nerua jatetxeko chefaren proiektuaren sustraiak eta xehetasunak biltzen ditu, gastronomiaz haratago. Sukaldea ulertzeko moduari buruzko ikuspegia eta inguruarekiko duen harremana jasotzen ditu. Iván Miñambresek zuzendu zuen eta hainbat zinema jaialditan aurkeztu dute, besteak beste: Donostia Zinemaldian, Brasilgo Slow Filme jaialdian, Dubrovnikeko Kinookus jaialdian eta Madrde Dubrovnik eta Madrileko eta Bartzelonak Film&Cook jaialdian, besteak beste. Gainera, CineEsCena La Lagunako Gastronomia Zinemako Nazioarteko Jaialdian dokumental onenaren saria irabazi zuen, publizitatearen sail ofizialean.


Bestalde, Alijak egunero erabiltzen dituen produktuak aztertzen ditu astero Noticias taldearen ON aldizkarian eta Onda Vasca irratian.


2011n, Michelin gidaren lehen izarra eta Repsol gidaren 3 eguzki jaso zituen.


Gastronomiaren Nazioarteko Akademiak Prix du Chef de L'Avenir 2011 (etorkizuneko chefa) eman zion.


Cuaderno Matoses blogak 2014ko bigarren jatetxe onena izendatu zuen, 20 herrialdeetako baino gehiegotako 350 jatetxeren artean. Halaber, Josean Alija urteko sukaldari onena izendatu zuen.

Nerua lehenengo aldiz sartu dute aurten (2015) munduko 100 jatetxe onenen zerrendan. Restaurant aldizkari ezagunaren ekimena da zerrenda, eta zuzenean 68. postuan kokatu dute Nerua.

 

 
 
 
 
 

Ixo group
Cerrar