Nerua jatetxea Bilboko itsasadarretik hartzen du izena, Bilboko bizkarrezurretik: Antzina, latin zaharrean, Nerva esaten zioten. Guk, berrikuntza eta gure sustraiak, gure ingurua, bat egiten ditugu. Esperientzia gastronomikoa eta kulturala bizitzeko espazioa da hau.

Naturak gure sukaldearen erritmoa markatzen du. Sasoi bakoitzera moldatzen gara gaitzespenik gabe, sentitzen dugun sukaldea egiteko. Bertoko sukalde bat, baratzetan, itsasoan eta baserrietan sortzen dena.

Gure esperientzia teknikarik hoberena da, askatasun guztiarekin prestatzen baititugu jakiak gozamena eta dibertimena sortzeko. Gure oinarriak gordetzen ditugu:, gure ingurumenaren eta gure helburuak posible egiten dituzten ekoizleen alde egiten dugu. Xede dugu abangoardistak izateak, berrikuntza sustatzea, gure sustraien zaporea galdu gabe.

Muina da gure sukaldearen arima; mamia, funtsa.

Bilboko itxasadarra

i + g + b

Oraina lantzen dugu etorkizuna sortzeko. Jadanik egindakoa berritzeko eta abangoardian izateko, orpoz orpo jarraitzen ditugu gure sortze-prozesuaren urratsak.

Bezeroen eskuetara heldu baino urte bat lehenago hasten gara gure kartak prestatzen, sasoi bakoitzeko jaki onenekin jolas ahal izateko. Erosoa zaiguna atzera utzi eta ekoizleen eskutik gure ingurumena aztertzen dugu. Haienganako konfiantzari esker, produktu berriak ezagutzen ditugu eta, ondoren, bezeroentzako proposamen berri bihurtzen ditugu.

Produktu bakoitza zehatz-mehatz aztertzen dugu: jatorria, historian izandako erabilerak, ezaugarriak… Horrela jakintzan sakontzen dugu, teknikak egokiena aukera dezakegu eta ikasitakoa berrikuntzak egiteko balia dezakegu.

i+g+b

zerbitzua

Ororen gainetik jatun onak gara, sukaldea ulertu eta gozatu egiten dugu, eta gozamen hori gure lanean irudikatzen dugu.

Xehetasun bakoitzak behar bati erantzuten dio.

Ezpainzapien eta mahai-tresnen tenperatura, mugimendu koordinatuak… Behaketa eta hausnarketa sukaldera daramatzagu. Sentsazio berriak, kultura, sukaldaritzaren magia eta produktu bakoitzaren esentzia ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

zerbitzua

upeltegia

Ardo bereziak bilatzen ditugu: ekoitzitako lurraldearen izaera erakusten dutenak, ekoizlearen nortasuna jasotzen dutenak eta harridura eragiten dutenak. Gure ekoizleek ondo dakite upeltegietan zer gertatzen den eta mahatsaren identitatea errespetatzen dute. Ardo bakoitzak kontakizun bat gordetzen du; ekoizleek idazten dute eta, guk, sommelierek, kontatu egiten dugu.

Ardoaren eta jakien uztartzea mundura zabalik egiten ditugu, toki desberdinetatik ibilaldi bat egiteko, helburu argi batekin: ardoa eta janaria elkarrekin batera joan daitezela, hau da, ez bata ez bestea ere atzean geratzea, baizik eta elkarri goresteko.

Alkoholik gabeko uztartzeek —2012tik eskaintzen ditugun— asmo bera dute: zentzumenak plateren eta muinaren bidez esnatzea.

Alkoholik gabeko uztartzeak

kokapena

Nerua Guggenheim Bilbao Museoan kokatuta dago, “Mama” Louise Bourgeois artistaren armiarma eskulturaren alboan.

Museoak hasieratik eskaini nahi izan die bisitari eta tokikoei Bizkaiko kultura gastronomikoa. Eginkizun honetarako Bixente Arrieta, IXO taldekoa, eskuorde bezala hautatu zuten, eta horrek Josean Alija sukaldari-buruaren esku utzi zuen proiektu hau.

kokapena