Ongietorri, cenas a 4 manos.
Ongietorri azaroaren 4tik 7ra ospatuko den jaialdi gastronomiko batean bihurtu da. “Aurten, pentsatzera eta batez ere, besteen gozamena lortzeko gogor eta pozik lan egitera motibatzen gaituzten pertsonak gonbidatu ditugu. Pasio berdinak elkartzen gaitu: zoriontsu egiten gaituen sukaldea egitea”, Josean Alija

Dani García
Azaroak 4
Dani García-k hiru Michelin izar preziatuak lortu zituen iaz. Baina, sektore zorrotz honetako mailarik gorenean jarraitzeko, 20 urtez lan eta lan ibili ondoren, bere jatetxe gastronomikoa ixtea eta sukalde informal bat egitea erabaki du. Ongietorria, Dani Garciaren goi mailako sukaldaritza ezagutzeko azkenetako aukera izango da.
20:00 / 175€ (BEZ-a eta bat egilea barne)

Julien Royer
Azaroak 6
Julien Royer, Singapur-eko Odette jatetxeko sukaldari gaztea, izugarri azkar lortu du goi mailako sukaldaritzan distiratzea. Aurten, The World’s 50 Best zerrendak, Asiako jatetxerik onena izendatu du eta, dagoeneko, bi Michelin izar ditu. Sukalde sentikorra, garbia. Bi munduen topaketa: sukaldariaren indar frantsesa eta Asiako exotismoa.
20:00 / 175€ (BEZ-a eta bat egilea barne)
Fiesta del asado en Txakoli Simón, cena a seis manos.
Euskal gastronomiaren barruan dauden sukaldaritza mota guztiak Ongietorri-an parte hartzea nahi genuen; horregatik, aurten, Nerua Guggenheim Bilbao ez da eszenatoki bakarra izango eta festa Bizkaiko sukaldaritzaren esentzia mantentzen duen beste jatetxe batean ere ospatuko da: Txakoli Simón-en, hain zuzen.

Pablo Rivero

Óscar García

Aitor Arregi
Azaroak 7
20:00 / 175€ (BEZ-a eta bat egilea barne)
Pablo Riverok, Don Julioko parrillaren arimak, Argentinako erretegien kultura Bilbora ekarriko du, eta euskal kulturarekin bat egingo du Txakoli Simon erretegi ospetsuan. Bertan, herrikoitasuna bikaintasunera eramatea lortu du Oscar Garcíak, txakoli tradizional baten balioak bizirik mantenduz.
Erretegien festa honetara Getariako Elkano jatetxeko Aitor Arregi ere hurbilduko da, itsasoari buruz dakien guztia parrillan partekatzeko. Mahaikideei arrantzaleen muina gerturatzen die Aitorrek, produktu bikain horiek iraganean egosten eta jaten ziren bezala eskainiz.