Anni Albersen
lanarekiko elkarrizketa

Anni Albersen lanaren inguruko kolaborazio bat egitea proposatu zidatenean, gaindituta sentitu nintzen. Sukaldari gisa, betidanik bilatu izan dut etorria inguratzen nauten gauzetan, itsasoan eta mendian. Bere bidea jarraitzen duen norbaitentzat, eta bere estiloa izatea bilatzen duenarentzat, etorria beste pertsonetan aurkitzea, are gehiago beste alderdi artistikoetan aritu direnetan, hasiera batean, ezinezkoa bilakatzen da.

Nick Weberrekin hitz egin nuenean Anni Albersen bizitzarekiko jakinmina sartu zitzaidan. Alemania eta Estatu Batuen artean bizi izan zen artista bat da, non bere lana garatu zuen, ondare ikaragarri bat utziz eta bere belaunaldiko erreferente batean bilakatuz. Anni Albersek bere artean pentsatzen zuen mundu gogor bateko lasaitasun eta oreka iturri bat bezala. Bere artearen helburua zu jostatzea zen. Berdina gertazen da gastronomía ulertzeko nire erarekin, nire helburua mahaiaren inguruan esertzen diren pertsonek esperientzia bat bizitzea eta zoriontsuak izatea da.

Gogoan daukat nire aurpegian marraztu zen irrifarra “Trabajo con el Material Lana” irakurri nuenean. Materialei buruz hitz egiten zuen, produktuei buruz ni neuk egiten dudan bezala, eta gauza berdinak inspiratzen gintuela ulertu nuen, funtsa, sinplizitatea. Niretzako, euskeraz sinplizate hori hitz bakar batekin deskribatzen da, “muina” nukleoa da, funtsa da eta jakintza ere bai. Nire lanarekin bilatzen dudana produktuen ezaugarri funtsezkoenak eta nobleenak ikusgarriak egitea da.

Anniren testuak nire sukaldaritzari buruzko gogoetara eraman ninduten, eta inspirazioa dagoeneko heldu zela ulertu nuen, beti hor egon zen. Elkarrizketa gastronomiko honekin artistari omenaldia egin nahi diot, baita pertsonari ere, dudarik gabe, inspirazio iturri bat niretzako.

Proiektu hau Anni Albers erakusketaren heziketa-programazioaren parte da: Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako, ikusmena ikutu.

 

Menuak 11 plater edukiko ditu, eta haien bitartez lanaren laburpen bat eta Anni Albersen nortasunari buruzko laburpen bat egingo dugu. Afariaren aurretik Anni Albersen erakusketari bixita bat antolatu dugu, esplikazio teoriko bati lotuta.

Azaroaren 16an 19:15tan Guggenheim Bilbao Museoaren sarreran. Informazio mahaian.

165€ (BEZa barne)