ERRESERBAK ETA EZEREZTEAK – OHIKO GALDERAK

Nerua Guggenheim Bilbaon, ahalik eta esperientziarik onena eskaini nahi diegu gure bezeroei. Jatetxean daukagun mahai-kopurua mugatua denez, erreserbak egiteko sistema berri bat jarri dugu martxan, ahalik eta bezero gehienei eskaintzearren gure esperientzia bizitzeko aukera.

Erreserbak ezerezteko politika

Hona hemen erreserba ezerezteko baldintzak: erreserba kosturik gabe ezereztu daiteke, erreserbatutako data baino 24 ordu lehenagora arte. Hortik aurrera, 50 euro ordaindu beharko dira mahaikide bakoitzeko (BEZ barne). Horregatik eskatzen dizkizugu zure txartelaren zenbakia eta iraungitze-data, erreserba egiterakoan.

Nola erreserbatu dezaket mahai bat Nerua Guggenheim Bilbaon?

Bi eratan egin daitezke erreserbak:

Ezerezta al dezaket nire erreserba?

BAI, edozein momentutan ezerezta dezakezu zure erreserba, inolako kosturik gabe, erreserba egin zenuenean jaso zenuen mezu elektronikoan edo SMSan adierazitako esteka erabiliz, erreserba baino 24 ordu lehenagora arte. Ezereztea 24 ordu baino gutxiago falta direnean egiten duzunean BAKARRIK aplikatuko dugu erreserbak ezerezteko politika.

Zer gertatzen da erreserbatutako otordura joaten ez banaiz?

Nerua Guggenheim Bilbaon, bi aldiz egiaztatzen dugu erreserba bakoitza: aurrena, mezu elektroniko bat bidaltzen diogu bezeroari, erreserbari lehenengo baiezkoa emateko, eta, erreserbatutako egunerako hiru egun falta direnean, beste mezu elektroniko bat bidaltzen diogu, etorriko dela baiezta dezan.

Baieztatutako erreserbara etortzen ez bazara, erreserbak ezerezteko politika aplikatuko dugu, eta 50 euro kargatuko dizkizugu mahaikide bakoitzeko, erreserba egiterakoan eman zenigun kreditu- edo zordunketa-txartelean.

Alda al dezaket nire erreserba?

Bai; betiere, aldaketa erreserbaren egun bererako egiten baduzu. Mahaikideen kopurua handitu nahi baduzu, erreserbaren egun berera arte egin ahal izango duzu aldaketa, baldin eta lekua badaukagu, eta inolako arazorik gabe egingo dugu aldaketa.

Noiz baieztatzen da nire erreserba?

Erreserba gure webgunearen bitartez egiten duzunean, kreditu- edo zordunketa-txartel baten datuak eman beharko dizkiguzu, zure datu pertsonalekin batera, eta sistemak txartel hori balidatuko du 1 € kobratuz eta itzuliz. Behin txartela balidatu eta gero, mezu elektroniko bat edo SMS bat jasoko duzu, erreserba aurrenekoz baieztatzeko. Zure erreserbaren eguna eta ordua baino hiru egun lehenago, beste mezu elektroniko edo SMS bat jasoko duzu, eta, horren bidez, zuzenean baieztatu edo ezeztatu ahal izango duzu erreserba. Erreserbaren aurreko 24 orduetan erreserba ezeztatzen duzunean aplikatuko dugu ezeztatze-politika. Kasu horretan, erreserbatutako mahaikideen kopuruari dagokion zenbatekoa kargatuko dugu zure kreditu- edo zordunketa-txartelean. Erreserba telefonoz egin nahiago baduzu, beharrezko informazio guztia eta kreditu- edo zordunketa-txartelaren zenbakia eskatuko dizkizugu, zure erreserba baieztatzeko. Hortik aurrera, webgunearen bidezko erreserbaren prozedura bera aplikatzen da.

Nire erreserba baieztatuta al dago?

EZ, aurrebaieztatuta dago soilik.
Zure erreserbaren eguna eta ordua baino hiru egun lehenago, mezu elektroniko bat edo SMS bat jasoko duzu, eta horren estekak erabiliz baieztatu edo ezeztatu beharko duzu erreserba. Mezu elektronikoaren edo SMSaren bidez erreserba baieztatu ostean BAKARRIK egongo da baieztatuta zure erreserba.