Ongietorri, cenas a 4 manos.

“The World’s 50 Best zerrendaren ekaineko zeremoniak aukera eman zigun aste horretan gastronomiaren munduko hiriburua izateko, eta bide horretatik jarraitu nahi dugu bi sukaldari berezi gonbidatuz, gure hirira haien sukaldeak hurbilduz gastronomiaren maitaleek gozatu dezaten. 2019an lanean jarraituko dugu Bilbo mundu mailako gastronomian aktiboa izaten jarraitzeko. Josean Alija

Nerua Ongi Etorri, cenas a 4 manos. Mitsuharu Tsumura.

Mitsuharu Tsumura

Irailak 25

Mitsuharu ‘Micha’ Tsumurak Neruara hurbilduko du nikkei sukaldaritza, hau da, berak hain ondo irudikatzen duen fusio peruano-japoniarra. Bi kultura horien osagaiak elkarren artean osagarri dira, elkarrekin egoteko jaio balira bezala. Sukaldaritza zintzoa da, testura eta zapore paregabeak uztartzen dituena. The World’s 50 Best Restaurants zerrendaren arabera, bere jatetxea, Maido, Latindar Amerikako zerrendan lehena da eta mundukoan 7. postuan dago. “Japonian ‘ongietorri’ esateko modu desberdinak daude, baina ez dago ‘Maido’ hitzak bezalako zentzua duen beste adierazpenik. Jatetxearen izena izateaz gain, gonbidatuak etxean bezala egoteko sentimendua ere islatzen du.

20:00 / 175€ (BEZ-a eta bat egilea barne)

Nerua Ongi Etorri, cenas a 4 manos. Ana Ros.

Ana Roš

Azaroak 21

Esloveniako Ana Ros sukaldariak Bilbora hurbilduko ditu teknika berrienekin sukaldatuta dauden bere herrialde txikiaren osagai tradizionalak. Ros sukaldari autodidakta da eta bere sukaldaritza erabili nahi du urtaroak, ingurua, bere izakera, bidaiak eta feminitatea islatzeko. Bere asmoa, berezoengan sorpresa eragitea da, eta horretarako, testura eta zaporeekin jokatzen du. 2017an munduko emakume sukaldaririk onena bezala izendatua izan zen The World’s 50 Best Restaurants zerrendan eta aurten, lehen aldiz, bere jatetxea zerrenda horretan sartu da, 48. postuan.

20:00 / 175€ (BEZ-a eta bat egilea barne)